Jarduera-moduluak
Plataforma honek baditu hainbat jarduera-modulu.
Foroak
Modulu hau oso garrantzitsua da, harreman eta eztabaida gehiena hemen gertatzen da-eta. Foroak modu ezberdinetan egitura daitezke, eta kalifikazioak ere izan ditzakete. Mezuak formatu ezberdinetan ikus daitezke, eta fitxategiak ere erantsi daitezke. Foro batera harpidetutakoan, partaideek ePostaz jasoko dituzte automatikoki forora bidalitako mezuak. Irakasleak ikasleak foro jakin batera harpidetzera behartu ahal ditu.
Egunkariak
Modulu hau gogoeta sustatzeko oso garrantzitsua da. Irakasleak hainbat gairen inguruan hausnarketa egitera bultzatzen ditu ikasleak. Ikasle bakoitzak bere erantzunak editatu eta alda ditzake denborak aurrera egin ahala. Erantzuna pribatua da eta irakasleak baino ezin du ikusi. Honek erantzuna eskain dezake eta kalifikazioa jarri.
Baliabideak
Baliabideak edukiak dira: irakasleak ikasleei eman nahi dien informazioa. Aldez aurretik prestatutako materialak izan daitezke eta ikastaroan zehar zerbitzarira igotakoak, Moodle-n bertan editatutako orriak, edo ikastaroan agertuko diren kanpoko web-orriak.
Zereginak
Zereginen moduluak ahalbidetzen du irakasleak ikasleei lanen bat agintzea: baliabide digitalak (edozein maotatakoak) prestatu eta zerbitzarira igo. Ohiko zereginak saiakerak, monografiak, idazlanak, e.a. izaten dira. .
Galdera-sortak
Modulu honen bitartez irakasleak test motako galdera-sortak prestatu eta jarri ahal izango ditu. Galderak aukera anitzekoak, egia/gezurra motakoak edo erantzun laburrekoak izaten dira. Hauek kategorietan ordenatuta gordetzen dira datu-basean , eta berriz erabil daitezke ikastaroan bertan edo beste ikastaro batean. Galdera-sortetan saiakera bat baino gehiago baimendu dezakezu nahi izanez gero. Saiakera bakoitzari automatikoki jartzen zaio kalifikazioa, eta irakasleak aukeran du behin amaituta erantzun zuzenak erakustea edo erantzunen gaineko oharrak ematea. Modulu honek kalifikazioak ezartzeko aukera du.
Kontsultak
Kontsulta oso jarduera erraza da. Irakasleak galdera bat egiten du eta hainbat erantzun zehazten ditu, ikasleek horien artean aukera egin dezaten. Oso baliagarria da gairen bati buruz taldearen iritzia berehala jakiteko, taldeak erabakiren bat hartzea baimentzeko, edo ikerketaren bat egiteko.
Inkestak
Inkesta-moduluak, urruneko ikas-prozesua suspertzeko baliagarriak diren tresnak eskaintzen ditu. Irakasleak bere ikasleengandik informazioa jasotzeko erabil dezake, eta horrela bere hezkuntza-jarduerari buruz hausnartu.