moodle/lang/eu/docs/teacher.html

319 lines
14 KiB
HTML
Raw Blame History

<head>
<title>Moodle Docs: Teachers Manual</title>
<link rel="stylesheet" href="docstyles.css" type="TEXT/CSS">
<meta http-equiv="Content-Type" content="text/html; charset=iso-8859-1">
</head>
<body bgcolor="#FFFFFF">
<h1>Irakaslearen gida</h1>
<P>Orri hau Moodle erabiliz ikastaroak sortzeko gida azkarra da. Eskuragarri dauden funtzio nagusiak
eta hartu beharko dituzun erabaki arruntenak
laburbiltzen ditu.</P>
<P>Dokumentu honen atalak:</P>
<ol>
<li><a href="#started">Hasteko</a></li>
<li><a href="#settings">Ikastaroaren ezarpenak</a></li>
<li><a href="#upload">Fitxategiak igo</a></li>
<li><a href="#activities">Jarduerak zehaztu</a></li>
<li><a href="#course">Ikastaroan zehar</a></li>
<li><a href="#further">Informazio gehiago</a></li>
</ol>
<blockquote>
<h3 class="sectionheading"><a name="started"></a>Hasteko</h3>
<p>Dokumentu honetan zure web guneko administratzaileak Moodle instalatu duela
eta hasteko ikastaro huts bat eman dizula suposatzen da. Ikastaroan irakasle- konturekin sartu zarela ere suposatzen da.</p>
<p>Hona hemen hasteko hiru aholku.</p>
<ol>
<li><strong>Ez izan saiakeren beldurrik:</strong>
<blockquote>Gauzak askatasunez ikutu eta aldatu. Moodle ikastaro batean zaila da zerbait apurtzea, eta egiten baduzu ere konponketa
erraza izan ohi da.
</blockquote>
</li>
<li><strong>Kontuan hartu eta erabili ikonotxo hauek</strong>:
<blockquote>
<p>&nbsp;<img src="../pix/i/edit.gif"> <strong>edizio-ikonoak</strong>
ondoan duena editatzeko aukera emango dizu.</p>
<p><img src="../pix/help.gif" width="22" height="17"> <strong>laguntza-ikonoak
</strong> laguntza-leiho bat irekiko du </p>
<p>&nbsp;<img src="../pix/i/hide.gif" width="16" height="16"> <strong>begia
zabalik delako ikonoak</strong> ikasleei zerbait ezkutatzea ahalbidetuko du</p>
<p>&nbsp;<img src="../pix/i/show.gif" width="16" height="16"> <strong>begia
itxita delako ikonoak </strong>ezkutatutako elementua erakustea ahalbidetzen du</p>
</blockquote>
</li>
<li><strong>Orrialde bakoitzaren goialdean dagoen nabigazio-barra erabili</strong>
<blockquote>Non zauden gogoraraziko dizu eta galtzea ekidin.
</blockquote></li>
</ol>
<h3 class="sectionheading"><a name="settings"></a>Ikastaroaren ezarpenak</h3>
<div style="padding-left: 3em;">
<p>Egin behar duzun lehenbiziko gauza zure ikastaroaren hasiera-orriko &quot;Kudeaketa&quot;
ataleko &quot;<strong>Ezarpenak...</strong>&quot; loturan klik egitea da.
(Lotura hau, eta administrazio atal osoa, zuk eta gune administratzaileek besterik ezin dute
ikusi).
Ikasleek ezin dituzte lotura hauek ikusi.</p>
<p>Ezarpenen orrian zure ikastaroaren aukerak alda ditzakezu, izena eta hasiera-data, adibidez. Ez ditugu hemen guztiak azalduko,
atal bakoitzak bere laguntza-ikonoa duelako, eta bertan ondo azalduta daude.
Hala ere, aukera garrantzitsuenari buruz bi hitz esango ditugu: <strong>ikastaro-formatua</strong>.</p>
<p>Ikastaro-formatuak ikastaroaren oinarrizko egitura erabakitzeko aukera ematen dizu,
txantiloi bat bezala. Moodle-ren 1.0 bertsioak hiru formatu ditu, etorkizunean askoz gehiago
izango dira ziurrenez
(mesedez ideia berriak niri bidali: <a href="mailto:martin@moodle.com">martin@moodle.com</a>!)</p>
<p>Jarraian adibide moduko hiru ikastaroen irudiak dituzu, (koloreei ez egin jaramonik, gune osoarentzat ezartzen ditu gune-administratzaileak):</p>
<p align="center"><strong>Aste-formatua:</strong><br>
<img src="pix/weekly.jpg" alt="Vista de un curso con formato semanal."
width="570" height="527"></p>
<p align="center">&nbsp;</p>
<p align="center"><strong>Gai-formatua:</strong></p>
<p align="center"> <img src="pix/topics.jpg" alt="Vista de un curso con formato por temas."
width="570" height="463"></p>
<p align="center">&nbsp;</p>
<p align="center"><strong>Formatu irekia:</strong></p>
<p align="center"> <img src="pix/social.jpg" alt="Vista de un curso con formato social."
width="570" height="429"></p>
<p>Kontuan har ezazu aste- eta gai-formatuak oso egitura antzekoa dutela. Ezberdintasun
nagusia zera da, aste-formatuan kutxa bakoitzak zehazki astebeterako edukia
du, eta gai-formatuan, ordea, kutxa bakoitzaren edukia zuk nahi duzuna izan daiteke. Formatu irekiak ez die edukiei
garrantzi berezirik ematen, eta foro bakarraren inguruan antolatuta dago. Foro hau hasiera-orrian
agertzen da.</p>
<p>Xehetasun gehiagorako, ikus itzazu ikastaroaren ezarpenen orriko
laguntza-botoiak.</p>
<p>&nbsp;</p></div>
<h3 class="sectionheading"><a name="upload"></a>Fitxategiak igo</h3>
<div style="padding-left: 3em;">
<p>Daitekeena da ikastaroan erabili nahi duzun materiala lehendik izatea, hala
nola,&nbsp; web-orriak, audio- edo bideo-fitxategiak, word dokumentuak, edo flash animazioak.
Edozein motatako fitxategiak ikastarora igo daitezke, eta zerbitzarian gordeko dira.
Fitxategiak zerbitzarian daudela, horiek mugitu, izenez aldatu, editatu edo
ezaba ditzakezu.</p>
<p>Hau guztia Kudeaketa menuko <strong>Fitxategiak</strong> loturaren bidez
egin dezakezu. Fitxategien atalak beheko itxura du:</p>
<p align="center"><img src="pix/files.jpg"
alt="Vista de la secci<63>n de archivos de un curso." width="400"
height="347"></p>
<p>Interfaz&nbsp; hau irakasleek soilik ikus dezakete, ez dago ikasleentzat eskuragarri.
Ikasleek&nbsp; fitxategiak baliabide gisa eskuratuko dituzte (ikus hurrengo
atala).</p>
<p>Aurreko irudian ikus dezakezunez, fitxategiak azpidirektoriotan antolatzen dira.
Nahi beste azpidirektorio sor dezakezu zure fitxategiak antolatzeko eta fitxategiak batetik bestera
mugi ditzakezu.</p>
<p>Fitxategiak web bidez banan-banan igo behar dituzu.
Fitxategi asko aldi berean igo nahi badituzu (adibidez web gune oso bat),
errazagoa izan daiteke <strong>zip programa bat</strong> erabiltzea: guztiak fitxategi bakarrean
konprimitu, zip fitxategia igo eta zerbitzarian deskonprimitu
(&quot;unzip&quot; izeneko lotura ikusiko duzu zip fitxategien ondoan).</p>
<p>Igotako edozein fitxategi ikusteko egin klik bere izenburuan. Zure nabigatzaileak
ireki edo ordenagailura deskargatuko dizu.</p>
<p>HTML eta testu-fitxategiak online edita daitezke. Bestelako fitxategiak
zure ordenagailuan editatu eta berriz igo beharko dituzu. Aurretik dagoen fitxategi baten izen berberarekin
igotzen baduzu, berriak zaharra ordezkatuko du.</p>
<p>Azken ohar bat: dagoeneko zure edukia web-en batean baldin badago, ez duzu zertan hona igo,
ikastarotik lotura bat ezar dezakezu (ikusi hurrengo ataleko Baliabideak
modulua).</p>
<p>&nbsp;</p>
</div>
<h3 class="sectionheading"><a name="activities"></a>Jarduerak zehaztu</h3>
<div style="padding-left: 3em;">
<p>Ikastaro bat sortzeako jarduera-moduluak gehitu beharko dituzu
ikastaroaren orri nagusian, ikasleek erabil ditzaten. Ordena nahi duzunean
alda dezakezu.</p>
<p>Edizioa aktibatzeko, Kudeaketako &quot;Edizioa aktibatu&quot; botoia sakatu.
Horrek zure ikastaroaren orri nagusia editatzea ahalbidetzen duten kontrol gehigarriak
erakutsi edo ezkutatzen ditu. Goiko lehenbiziko irudian (aste- formatuko
ikastaroarenean) edizio-kontrolak aktibatuta daude.</p>
<p>Jarduera berria gehitzeko, dagokion aste, gai edo atalera joan
eta menutik jarduera-mota aukeratu.
Hona hemen Moodle 1.0-ren jarduera estandarren zerrenda:</p>
<dl>
<dt><strong>Zeregina</strong></dt>
<dd>Zereginari esker ikasleek egin beharreko lana zehaztu ahal duzu,
entregatze-data eta gehienezko kalifikazioa ezarriz.
Ikasleek fitxategi bat igo ahal izango dute eskatutakoa betetzeko. Fitxategia noiz
igo duten ere gordetzen da. Ondoren, orri bakar batean fitxategi guztiak ikusi ahal izango dituzu
(baita goiz edo berandu ibili ote diren ere), eta orduan kalifikazioa eta iruzkina
ezartzeko modua izango duzu.
Ikasle bati kalifikazioa jarri eta ordu erdira Moodle-k eposta bat bidaliko dio ikasleari.</dd>
<br>
<br>
<dt><strong>Inkesta</strong></dt>
<dd>Inkesta oso jarduera erraza da. Galdera bat eta horren aukera posibleak
zehaztu ahal dituzu. Ikasleek beren aukera egin dezakete, eta zuk emaitzen txosten bat jasoko
duzu.
Iritzien inkesta gisa&nbsp; edo bozketarako erabili dezakezu. </dd>
<br>
<br>
<dt><strong>Foroa</strong></dt>
<dd>Modulu hau garrantzitsuena da. Honen bidez eztabaida gertatzen da.
Foro berria gehitzerakoan, mota ezberdinak izango dituzu aukeran: gai
bakarrari buruzko eztabaida, guztientzat libre den foro orokor bat, edo
pertsona bakoitzak gai bakarra gaineratzekoa.</dd>
<br>
<br>
<dt><strong>Egunkaria</strong></dt>
<dd>Egunkariaren jarduera bakoitza ikastaro osoaren egunkarian sarrera bat da.
Egunkari bakoitzeko erantzun libreko galdera bat ipin dezakezu ikasleei gaia
bideratzen laguntzeko,
eta egunkaria irekita egoteko epe bat ere (aste-formatuko ikastaroetan soilik).
Oro har, asteko egunkari bat gomendatzen da. Anima itzazu ikasleak egunkarietan erreflexiboki eta kritikoki
idaztera. Ikasle bakoiztak eta zuk baino ez ez duzue ikusten. Ondoren, aste edo
gai horretako sarrera guztiak kalifika ditzakezu eta iruzkina egin ere,
eta ikasleek automatikoki epostaz zure erantzunen berri jasoko dute.
</dd>
<br>
<br>
<dt><strong>Baliabidea</strong></dt>
<dd>Baliabideak zure ikastaroaren edukiak dira. Baliabidea igo duzun edo URL baten bidez
koka dezakezun edozein fitxategi da.
Testu arrunteko orriak ere sor ditzakezu, horretarako formularioan zuzenean idatziz. </dd>
<br>
<br>
<dt><strong>Galdetegia</strong></dt>
<dd>Modulu honek test moduko azterketak sortu eta jartzea ahalbidetzen&nbsp;
dizu, galderak aukera anitzekoak, egia/gezurra motakoak edo erantzun laburrekoak izan daitezke.
Galdera hauek datu-base batean gordetzen dira kategoriaka, eta ikastaroan bertan edo beste
ikastaro batean erabil daitezke berriro. Azkertetan saiakera bat baino gehiago
onar dezakezu. Saiakera bakoitza gordetzen da, eta irakasleak erabakitzen du
ikasleari erantzunen
inguruko iruzkinak bueltatuko dizkion edo erantzun zuzenak erakutsiko dizkion.
Modulu honek kalifikazioak jartzeko aukera ematen du.
</dd>
<br>
<br>
<dt><strong>Hausnarketa</strong></dt>
<dd>Hausnarketa moduluak aldez aurretik prestatutako inkesta batzuk ditu, hauek zure klasea ulertu eta
ebaluatzeko baliagarriak direnak. Gaur egun COLLES eta ATTLS instrumentuak ditu.
Ikasleei ikastaroaren hasieran pasatu ahal zaizkie diagnosi-tresna gisa eta ikastaroaren bukaeran
ebaluazio-tresna gisa (Nik neure ikastaroetan astero bat erabiltzen dut).</dd>
</dl>
<br>
Jarduerak gehitu eta gero, gora eta behera mugi ditzakezu zure ikastaroaren
egituran zehar. Horretarako, erabil itzazu jarduera bakoitzaren ondoan dauden
gezi itxurako ikonoak (<img src="../pix/t/up.gif" width="9" height="10">
<img src="../pix/t/down.gif" width="9" height="10">). X iruditxoarekin
ezaba ditzakezu
<img src="../pix/t/delete.gif" width="10" height="10">,
eta edizio-ikonoarekin berriro edita ditzakezu <img src="../pix/t/edit.gif" width="10" height="11">.
<p>&nbsp;</p>
</div>
<h3 class="sectionheading"><a name="course"></a>Ikastaroan zehar</h3>
<div style="padding-left: 3em;">
<p>Asmo sendoa dugu dokumentu hau zabaltzeko eta tutorial osoagoa izateko.
Bien bitartean, hemen dituzu ideia batzuk:</p>
<ol>
<li>Harpidetu zaitez foro guztietara zure klasean gertatzen ari den
guztiaren berri izan dezazun.</li>
<li>Anima itzazu ikasleak bere erabiltzaile-profila betetzera (argazkia barne)
eta irakur itzazu guztiak. Horrek beraien ondorengo idazkiei testuinguru bat
ematen lagunduko dizu eta&nbsp; beren beharrei egokiago erantzutea
erraztuko dizu.</li>
<li>Zure oharrak &quot;<strong>Irakaslearen foro</strong>&quot; pribatuan gorde
(Kudeaketan). Irakasleak talde-lanean arituz gero oso erabilgarria da.</li>
<li>Erabil ezazu &quot;<strong>Agerraldiak</strong>&quot; lotura (Kudeaketan)
agerraldi guztiak irakurtzeko. Hor 60 segunduro eguneratzen den leiho bat agertzen da eta
azken orduan izandako aktibitatea erakusten du.
Egunean zehar irekita mantenduta, ikastaroaren mugimenduaren gorabeherak ikus
ditzakezu eta gertatzen denarekin kontaktuan mantendu.</li>
<li>Erabil ezazu &quot;<strong>Jardueraren txostena&quot;</strong> (partaide
guztien zerrendan dago izen bakoitzaren ondoan, edo bestela edozein erabiltzaileren
profilean).
Honen bidez jakingo dugu pertsona bakoitza zertan ibili den ikastaroan
zehar.</li>
<li>Ikasleei azkar erantzun. Ez utzi geroko, berehala egin. Bestela, sor
daitekeen mezu atzeratuen bolumenarekin itotzea erraza izateaz gain, zure ikastaroan komunitate-sentzazioa sortu eta mantentzeko
oztopoa izan daiteke.</li>
</ol>
<p>&nbsp;</p></div>
<h3 class="sectionheading"><a name="further"></a>Informazio gehiago</h3>
<div style="padding-left: 3em;">
<p>Arazorik baldin baduzu, zure web gune administratzailearekin jarri beharko
zenuke kontaktuan.</p>
<p>Moodle hobetzeko ideiarik baldin baduzu, edo istorio onen bat kontatzeko, <a href="http://moodle.org/" target="_top">moodle.org</a> gunera etorri eta
"<a HREF="http://moodle.org/course/view.php?id=5" target="_top">Using Moodle</a>" ikastaroan
hartu parte.
Esan behar dituzunak entzuteko irrikitan gaude, eta Moodle hobetzen lagundu
ahal duzu.</p>
<p>Modulu berriren bat gehitu, dokumentazioa idatzi edo antzekoak egin nahi badituzu,
jarri nirekin kontaktuan: <a href="http://moodle.org/user/view.php?id=1&amp;course=1" target="_top">Martin
Dougiamas</a> edo Moodle guneko &quot;bug tracker&quot; atala arakatu, <a href="http://moodle.org/bugs/" target="_top">moodle.org/bugs</a></p>
<p align="center">Eskerrik asko Moodle erabiltzeagatik, eta sorte on zure
klaseekin!</p>
<hr title="l<>nea divisoria.">
<p>&nbsp;</p>
</div>
</blockquote>
<p align="CENTER"><font size="1"><a href="." target="_top">Moodl-en
dokumentazioa</a></font></p>
<p align="CENTER"><font size="1">Bertsioa: $Id:
teacher.html,v 1.4 2002/08/18 10:00:01 martin Exp $</font></p>
</body>