moodle/lang/eu/help/lesson/overview.html
koenr 9ff87c34d1 updated files by Emilio Delgado [informatikaria@ueu.org]
He will be coordinating the basque translation from now on.
2004-10-04 18:07:59 +00:00

119 lines
6.7 KiB
HTML

<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN">
<html>
<head>
</head>
<body>
<p align="center"><b>Ohar orokorrak</b>
</p>
<ol>
<li>Irakasgaia <span style="font-weight: bold;">orri</span> multzo
batek osatzen du eta, aukeran, <span style="font-weight: bold;">adar-taulek</span>.
</li>
<li>Orri bakoitzak <span style="font-weight: bold;">eduki</span>
motaren bat du eta, orokorrean, <span style="font-weight: bold;">galdera</span>
batek ematen dio bukaera. </li>
<li>Orri bakoitzak orokorrean <span style="font-weight: bold;">erantzun</span>
multzo bat eskaintzen du. </li>
<li>Aukera hori hartuz gero zabaltzen den testuaren zati bat izan
dezake erantzun bakoitzak. Testu-zati horri <span
style="font-weight: bold;">emaitza</span> esaten zaio. </li>
<li>Aukera bakoitzari lotuta <span style="font-weight: bold;">jauzi</span>
bat dago. Jauzi hori erlatiboa -orri hau, hurrengo orria- edo
erabatekoa -irakasgaiaren orri bat edo irakasgaiaren bukaera zehaztuz-.
</li>
<li>Berez, lehen erantzunak (irakaslearen ikuspuntutikoa)
irakasgaiaren <span style="font-weight: bold;">hurrengo orrira</span>
eramaten du. Gainontzeko erantzunek orri berera eramaten dute. Hau da,
lehen erantzuna aukeratzen ez bada, ikaslea irakasgaiaren orri berera
itzuliko da. </li>
<li>Hurrengo orria irakasgaiaren <span style="font-weight: bold;">orden
logikoak</span> ezartzen du. Orden hori irakaslearen irizpideek
zehazten dute. Orden hori aldatzeko irakasgaian zehar mugitu egin
beharko dira orriak. </li>
<li>Irakasgaiak <span style="font-weight: bold;">nabigazio-ordena</span>
ere badu. Hau da ikasleek orriak ikusteko ordena eta bakoitzaren
erantzunetarako zehaztutako jauziek ezartzen dute eta orden logikoa ez
beste bat izan daiteke. (Hala ere, jauziek berez dituzten baloreak
aldatzen <span style="font-style: italic;">ez</span> badira, biak oso
lotuta egongo dira). Irakasleak aukeran du orden logikoa berraztertzea.
</li>
<li>Ikasleak ikusten dituenean, galderak beti nahastuta egongo dira.
Hau da, irakasleak ikusten duen lehen erantzuna ez du zertan izan behar
ikasleak ikusten duen zerrendako lehena. (Gainera, erantzun-multzo bat
erakusten den bakoitzean orden ezberdinean agertuko dira). </li>
<li>Erantzun-kopurua aldatu egin daiteke orri batetik bestera.
Adibidez, egia/gezurra motako galdera batek eman diezaioke bukaera orri
bati eta beste batzuk erantzun egokia eta nahasteko hiru dituzten
galderak izan ditzakete. </li>
<li>Erantzunik gabeko orriak sor daitezke. Ikasleari
erantzun-multzoaren ordez <span style="font-weight: bold;">Jarraitu</span>
esteka erakutsiko zaio. </li>
<li>Irakasgaiak ebaluatzeko asmoz, erantzun <span
style="font-weight: bold;">egokiak</span> orden logikoaren araberako <span
style="font-style: italic;">hurrengo</span> orrira eramaten dutenak
dira. Erantzun <span style="font-weight: bold;">okerrak</span> orri
berera edo orden logikoaren araberako <span style="font-style: italic;">aurreko</span>
orrira eramaten dutenak dira. Beraz, jauziak aldatzen <span
style="font-style: italic;">ez</span> badira, lehen erantzuna
litzateke egokia eta gainontzekoak okerrak. </li>
<li>Galdera batek erantzun egoki bat baino gehiago izan dezake.
Adibidez: bi erantzunek eramaten badute hurrengo orrira, biak hartuko
dira egokitzat. (Nahiz eta ikasleei xede-orri bera erakutsi, emaitzaren
testua ezberdina izan daiteke erantzun bakoitzean.) </li>
<li>Irakasleak erantzun egokiak azpimarratuta ikusiko ditu
irakasgaian eta bakoitzaren Erantzun-etiketarekin. </li>
<li><span style="font-weight: bold;">Adar-taulak </span>irakasgaiaren
beste orri batzuetarako esteka-multzoak dituzten orriak dira, besterik
gabe. Gehienetan,&nbsp; <span style="font-weight: bold;">Eduki-taula</span>
izaera duen adar-taulak ematen dio hasiera irakasgaiari. </li>
<li>Adar-taula bateko esteka bakoitzak bi osagai ditu: deskribapena
eta xede-orriaren izenburua. </li>
<li>Adar-taula batek irakasgaia <span style="font-weight: bold;">adar</span>
(edo atal) multzo batean banatzen du. Adar bakoitzak hainbat orri izan
ditzake (gai beraren ingurukoak izan ohi dira). Normalean, adar baten
bukaera <span style="font-weight: bold;">Adar-Bukaera</span> orri
batekin adierazten da. Orri berezia da hau eta, berez, aurreko adarreko
taulara eramango du ikaslea. Adar-bukaera bateko "atzera" aldatu egin
ahal da, hala nahi izanez gero, orria editatuz. </li>
<li>Irakasgai batean adar-taula bat baino gehiago egon ahal da.
Adibidez, era erabilgarrian antola daiteke irakasgai bat puntu bereziak
adar nagusietako azpiadarretan ezarrita. </li>
<li>Garrantzizkoa da ikasleei irakasgaia bukatzeko modua eskaintzea.
Hau egiteko adar nagusian "Irakasgaia bukatu" esteka ezar daiteke.
Ekintza honek <span style="font-weight: bold;">Irakasgai-bukaera</span>
orrira (balizkoa) eramango luke.. Beste aukera bat, irakasgaiaren azken
adarra erabiltzea da (hemen, "azken" terminoak orden logikoa adierazten
du)
irakasgaiaren bukaerarako joanda soilik. Hau da, irakasgaia <span
style="font-style: italic;">ez</span> da bukatzen Adar-bukaera orri
batekin. </li>
<li>Irakasgai batek adar-taula bat edo gehiago baditu, arrazoizko
balore batera ekarri behar da "Gutxieneko galdera-kopurua". Horrela,
kalifikazioa kalkulatzen denean ikusitako orri-kopuru txikienera
eramaten da. Parametro hau horretara ekartzen ez bada, ikasleak
irakasgaiaren adar bakarrera joateko aukera izango du, galdera guztiei
egoki erantzun eta irakasgaia utzi kalifikazio altuena lortuta. </li>
<li>Gainera, adar-taula bat bistaratzen denean, ikasleak aukera du
behin baino gehiagotan beratara jotzeko. Kalifikazioa, ordea,
erantzundako galdera <span style="font-style: italic;">bakar</span>
kopurua erabilita kalkulatzen da. (Benetan, kontrakoa gertatzen da:
kalifikazioa baxuagoa izango da ikusitako orri-kopurua zatitzaile
erabiltzen baita kalifikazioa kalkulatzeko errepikapenak erabiltzen
direnean). Ikasleei irakasgaian duten aurrerapena argi azaldu nahian,
zenbat galderari erantzun dioten egoki, zenbat orri ikusi duten eta
orri bakoitzean unean unean duten kalifikazioa zehazten zaie. </li>
<li><span style="font-weight: bold;">Irakasgai-bukaera</span>ra
iritsiko da esplizituki haraino jauzi eginda edo irakasgaiaren azken
orritik (orden logikoa) hurrengo orrira jauzi eginda. Ikaslea
irakasgai-bukaerara iristen denean zorion-mezua jaso eta kalifikazioa
erakutsiko zaio. Kalifikazioa erantzun egoki-kopurua zati ikusitako
orri-kopurua bider irakasgaiari ezarritako kalifikazioa izango da. </li>
<li>Ikasleak <span style="font-style: italic;">ez</span> badu
irakasgaia osorik burutzen, berriz bertaratzen denean aukeran izango du
hasieratik edo emandako azken erantzun egokitik hasi. </li>
<li>Berriz ekinnaukera duen irakasgai batean, ikasleak aukeran du
irakasgaia errepikatzea emaitza altuena lortu arte. </li>
</ol>
</body>
</html>